Mundua -

Gerra zibila

Indarkeriak 100 hildakotik gora eragin ditu Sirian

Gehienak hiriburuan eta inguruetan hil dituzte, erregimenaren tropen helburu diren lekuetan, hain zuzen.

Erergimenak Alepo hiria bonbardatzeari ekin dio berriro. Efe.
Erergimenak Alepo hiria bonbardatzeari ekin dio berriro. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehun pertsonatik gora hil dira larunbatean Sirian, Al Ashaden erregimenaren erasoen, eta Gobernuaren aldeko taldeen eta matxinoen arteko borroketan, oposizioak aditzera emandakoaren arabera.

Siriako Iraultzaren Batzorde Nagusiak eta Tokiko Koordinazio Batzordeek adierazi dutenez, gutxienez 134 pertsona hil dira; 146, Giza Eskubideen Siriako Sarearen arabera.

Hildako gehienak hiriburuan eta inguruetan izan dira, erregimenaren tropen helburua diren lekuetan, hain zuzen. Oposiziokoek esan dutenez, exekutatutako hainbat pertsonen hilotzak aurkitu dituzte hiriburuko auzoetan.

Gainera, larunbat honetan Alepo hiriburu ekonomikoaren kontrako bonbardaketak hasi dituzte berriro, Al Sukari, Hanano eta Bustan al Qasr auzoetan eta Deraa Ezaa aldirian, hain zuzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea