Mundua -

Australia

Lau pertsona zauritu dituzte Sidneyko eliza batean labanaz, 48 ordutan izan den bigarren erasoan

Wakeley herrian izan da erasoa, eliza batean. Erasotzaileak labana batekin hainbat pertsona zauritu ditu. Internetez zuzenean eskaintzen ari ziren elizkizuna.

Erasoa Christ The Good Shepherd Church elizan gertatu da. Argazkia: EFE.
Erasoa Christ The Good Shepherd Church elizan gertatu da
Erasoa Christ The Good Shepherd Church elizan gertatu da. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek gutxienez lau pertsona zauritu ditu labana batekin, astelehen honetan, Sydneyko Wakeley barrutiko Artzain Onaren Elizan egindako erasoan. Inork ez du zauri larririk, eta ustezko egilea atxilotu egin dute. Elizkizuna zuzenean ematen ari zen sare sozialen bidez. Zaurituen artean, elizkizuna zuzentzen ari zen apaiza dago.

Ohar batean, Hegoaldeko Gales Berriko Poliziak esan du atxilotua ikerketan laguntzen ari dela, baina ez du xehetasun gehiagor eman.

Wakeley barrutiko Artzain Onaren Eliza asiriarrean gertatu da erasoa, elizkizuna sare-sozialen bidez zuzenean ematen ari ziren bitartean.

Bideoan ikus daitekeenez, beltzez jantzitako gizon bat aldarera hurbildu da eta behin eta berriz sastakatu du apaiza.

Larunbatean, antzeko beste gertakari bat jazo zen Sidenyko merkataritza-gune batean. Orduan, zazpi pertsona hil ziren, tartean erasotzailea.

Poliziak baztertu egin du larunbateko erasoaren atzean helburu terroristak daudenik, eta feminizidio batekin lotura izan dezakeela uste dute.

Chris Minns Gales Berriko lehen ministroak bere atsekabea adierazi eta doluminak helarazi dizkie biktimei. Halaber, lasaitasunerako deia egin du, eta herritarrei eskatu die agintarien aginduak jarraitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak