Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

18 hileko kartzela zigorra, Baldwin aktoreak argazki zuzendaria nahi gabe tiroz hil zuen filmeko armazainari

Alec Baldwin aktore estatubatuarrak Haylna Hutchins argazki zuzendaria nahi gabe hil zuen 2021eko urriaren 21ean, 'Rust' filmaren grabazioan. Baldwinek atrezzoko pistola batekin tiro egin behar zuen, baina argitu gabeko arrazoiak tarteko, suzko arma batekin egin zuen.

Hannah Gutierrez-Reed, irudiaren erdian, epaiketan. Argazkia: EFE
Hannah Gutierrez-Reed, irudiaren erdian, epaiketan
Hannah Gutierrez-Reed, irudiaren erdian, epaiketan. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexiko Berriko epaile batek 18 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Alec Baldwin aktoreak Haylna Hutchins argazki zuzendaria nahi gabe tiroz hil zuen Rust filmeko armazainari, nahi gabeko hilketa delituagatik.

Pasa den martxoaren 6an epaimahaiak Hannah Gutierrez-Reed armazaina errudun jo zuen, nahi gabeko hilketa delitua leporatuta.

27 urteko emakumea Rust pelikulako suzko armen segurtasun eta biltegiratze arduraduna zen.

Fiskalak epaiketan nabarmendu duenez, armen ikuskatzaileak ez zuen oinarrizko segurtasun kontrolik egin, eta, beraz, bere akatsek balak grabazio tokira iristea ahalbidetu zuten.

Defentsa abokatuaren esanetan, aldiz, errua ez da arma ikuskatzailearena. Are gehiago, beste batzuen hutsak armazainari ordainarazi dizkiotela azpimarratu du.

2021eko urriaren 21ean hil zen Hutchins, Baldwinek atrezzoko pistola batekin tiro egin ostean, Rust filmaren grabazioan, Mexiko Berrian. Baldwinek atrezzoko pistola batekin tiro egin behar zuen, baina argitu gabeko arrazoiak tarteko, suzko arma batekin egin zuen. Hori dela eta, nahi gabeko hilketa leporatu diete aktoreari eta armazainari.

Gutierrez-Reed armazaina da kasu honetan epaitu duten lehendabiziko pertsona.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Aktoreak bideoak Epaiketak bideoak Zinema estrenaldiak Eguneko albisteak Albisteak Jende ospetsua albisteak Giza hilketak