Mundua -
Gobernu moldaketa
Cameronek Osasun eta Justizia ministroak kargutik kendu ditu
Erresuma Batuko lehen ministroak Kenneth Clarke eskarmentu handiko politikaria Justizia Ministeriotik kendu, eta sailik gabeko ministro izendatu du.
Erredakzioa
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Osasun eta Justizia ministroak kargutik kendu ditu, eta gauza bera egin du Warsi sailik gabeko ministroarekin. Gobernu aldaketa Cameronek 2010eko maiatzean kargua hartu zuenetik egiten duen lehen birmoldaketa da.
Ken Clarkek (30 urteko eskarmentua du parlamentariak) Justizia saila utziko du, baina kargu berria izango du. Sailik gabeko ministroa izango da, eta bere helburua Erresuma Batua atzeraldi ekonomikotik ateratzea izango da.
Andrew Lansley Osasun ministroak Erresuma Batuko Osasun Zerbitzuaren birmoldaketa eztabaidagarria egin du legealdi honetan. Cameronek kargutik kendu du, eta Jeremy Hunt Kultura ministroa jarri du haren ordez.
Gobernu birmoldaketa honekin, David Cameronek bultzada eman nahi izan dio koalizio gobernuari.