Mundua -
AEB
Trumpek 52,8 milioi dolarreko dohaintza lortu du, bere kontrako epaia jaso eta ondorengo 24 orduetan
AEBko presidente ohia harro agertu da bere aurkako erruduntasun epaiak bere hautagaitzari mesede egin diolako.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Donald Trump AEBko presidente ohiak (2017-2021) 52,8 milioi dolar bildu ditu berriz ere Etxe Zurira heltzeko lehian jarraitzeko, bere aurkako erruduntasun epaia ezagutu eta 24 ordura.
Trumpen komunikazio taldeak ziurtatu duenez, hiru emailetik bat "berria" da, eta horrek erakusten du "gero eta estatubatuar gehiago" ikusten ari direla "zer egiten ari den Joe Biden presidentea, eta Trump presidentearekin bat egiten ari direla Estatu Batuak salbatzeko".
Epaia kaleratu eta berehala, presidentearen kanpainako arduradunek mezuak bidali dizkiete azken orduetan euren informazio-kanaletara harpidetuta dauden pertsonei "ehiza politikoa" salatu eta funtsak eskatzeko.
Trumpek prentsaurrekoa eskaini bart New Yorken, Trump Dorrean, eta harro agertu da epaiak bere hautagaitzari mesede egin diolako. Hala, dohaintzen bidez inoiz baino diru gehiago jaso duela jakinarazi du eta jarraitzale berriek 21 eta 50 dolar arteko ekarpenak egin dituztela nabarmendu du.
Agerraldiaren zati handiena, dena dela, epaiketaren legezkotasuna ukatzeko izan da.