Mundua -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Traktoreak mugan, Makina-Erremintaren Biurteko Azoka eta Mexikoko hauteskundeak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Traktoreak, mugan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Traktoreak, mugan, artxiboko irudi batean
Traktoreak, mugan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Traktoreak mugan: Gaur errepideetara itzuliko dira traktoreak, eta Biriatu moztuko dute 24 orduz. Zehazki, merkantzien zirkulazioa etengo dute mugan, 10:00etatik astearteko 10:00ak arte, eta, beraz, eragin handiak espero dira trafikoan, bi noranzkoetan. Hori guztia dela eta, ahal izanez gero, bertatik ez ibiltzeko gomendatu dute trafiko agintariek.

- Makina-Erremintaren Biurteko Azoka: Makina-Erremintaren Biurteko Azokak (BIEMH) gaur zabalduko ditu ateak Barakaldoko BEC erakustazokan, industriaren etorkizuna izango diren ezagutza, teknologia eta aukera berriak gerturatzeko asmoz. Ostiralera arte, 29 herrialdetatik etorritako 1.500 enpresak baino gehiagok euren nobedadeak, produktuak eta zerbitzuak erakutsiko dituzte BECeko azokarik handienean.

- Mexikoko hauteskundeak: Botoen % 25 zenbatuta, Claudia Sheinbaum Morena (Movimiento de Regeneración Nacional izenarekin ere ezaguna) alderdiaren presidentegaiak irabazi ditu Mexikoko hauteskundeak. Izan ere, botoen % 57 eskuratu du oposizioko Xochitl Galvez hautagaiari 27 puntuko aldea aterata.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Gaurko albisteak Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Ameriketako Estatu Batuak EAE gaur Delituak albisteak Epaiketak argazkiak Hauteskundeak AEB bideoak Eguneko albisteak Zumaia Albisteak Donald Trump Medikuntza albisteak Krimenak azken ordukoa Munduko Osasun Erakundearen albisteak