Mundua -

"El Niño" goitizena

16 urteko mutiko bat 50 hilketaren susmagarri

Los Mazatlecos talde kriminalarentzat lan egiten duela uste dute agintari mexikarrek.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexikoko Polizia 16 urteko haur bat ikertzen ari da, 50 hilketa egin dituelakoan. “El Niño” ezizenez ezagutzen duten mutikoak Los Mazatlecos talde kriminalarentzat lan egiten duela uste dute.

Sinaloa estatuko Fiskaltzak ohar bidez jakinarazi duenez, Francisco Miguel N. nerabea atxilotu duten unean, suzko arma bat eta droga kargamentu bat zeramatzan. Galdeketan, onartu egin du hilketak egiten dituela diruaren truke, Los Mazatlecos taldeak eskatuta, eta Poliziei gaineratu die AK-47 fusila eta pistola ere haiengandik jaso zituela gaineratu du. 

Mexikon, droga-trafikatzaileek adingabeak erabiltzen dituzte hilketak egiteko. 2011ko ekainean, adibidez, sei nerabe atxilotu zituzten tiroketa batean parte hartu zutelakoan.

2006an Mexikoko presidente izendatu zutenetik, Felipe Calderon krimen antolatuari aurre egiten ari daizan ere, dagoeneko 55.000 lagun baino gehiago hil dituzte. Epe horretan, presidenteak milaka militar eta polizia atera ditu kalera, banden arteko liskarrak saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea