Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Frantzian, ezkerra garaile, lehendakariaren bilera-erronda, eta sanferminak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Pariseko Errepublika plaza. Argazkia: EFE
Pariseko Errepublika plaza
Pariseko Errepublika plaza. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Frantzian, ezkerra garaile: Fronte Popular Berria (NFP) ezkerreko koalizioa nagusitu da Frantziako hauteskunde legislatiboen bigarren itzulian, irabazteko faboritoa zen Marine Le Penen Bilgune Nazionala (RN) hirugarren postura baztertuz. Bigarren postuan, Emmanuel Macron babesten duten alderdiek osatutako Ensemble koalizioa geratu da. Horrenbestez, oso zatituta geratu da Asanblea Nazionala, gehiengo argirik gabe. Ipar Euskal Herrian ere ezkerra izan da garaile.

- Lehendakariaren bilera-erronda: Felipe VI .a Espainiako erregeak Imanol Pradales hartuko du astelehenean. Zarzuela Jauregian monarkak ikusten duen bigarren lehendakaria izango da, Iñigo Urkullurekin birritan elkartu baitzen. Arratsaldean bilduko dira, Pradalesek demokraziaren seigarren lehendakari gisa karguaren zina egin eta bi astera. Bestalde, lehendakaria Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoekin biltzen hasiko da uztailaren 11n, ostegunean, Sumarreko ordezkaria hartuta. 

- Sanferminak: San Fermin jaien harira, hirugarren festa eguna dute Iruñean. Aurtengo bigarren entzierroa izango da eta Cebada Gago ganadutegiko zezenak izango dira protagonista. Gauean, Pello Reparazen Zetak taldeak kontzertua eskainiko du Gaztelu plazan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Espainiako Felipe VI.a argazkiak Entzierroa zuzenean Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Frantzia gaur Azken ordukoa Imanol Pradales