Mundua -
Merkel desafiatuz
Alemaniako ultraeskuindarrek Mahomaren bideoa jarri dute sarean
Pro Deutschland alderdi ultraeskuindarrak filma proiektatu du, eta horrek alarma piztu du Alemanian.
Erredakzioa
"Pro Deutschland" Alemaniako alderdi ultraeskuindarrak ostiral honetan Mahomari buruzko trailerra jarridu Interneten, Angela Merkel kantzilerra hori ekiditen saiatu den arrean, ordena publikoan arazoak izatearen beldur.
Alemaniak meskitak sortzearen kontrako taldeak bere Interneteko weborrialdearen bitartez filma ikusteko aukera eman du. Une horretatik ordubeteraarte blokeatuta izan da.
Ordezkari ofizialik ez duen alderdi honek adierazi duenez, bideo osoa Berlinen argitaratzeko asmoa dute, azaroan. Horrek alarma piztu du polizien artean.
Hans-Peter Friedrich Barne ministroak esan du hori ekiditeko legezko neurriak aztertzen ari direla, Merkelek ordena publikoan arazoak eragin ditzakeela adierazi ostean.
Angela Merkel, Mahomaren bideoa ez proiektatzearen alde
Mahomaren inguruko bideoa Alemanian ez proiektatzeko eskatu du gaur goizean Angela Merkel kantzilerrak. Pro Deutschland alderdi ultraeskuindarrak filma proiektatzea proposatu du gaur goizean.
Kazetarien aurrean egindako agerraldian, bideoaren proiekzioa debekatzea pentsatzen ari direla azpimarratu du Merkelek, “segurtasun arazoak” argudiatuz.
Islamaren aurkako alderdi ultraeskuindarrak (Westfaliako zenbait udaletan ordezkaritza daukate) Mahomaren inguruko bideoa Berlinen eskaintzea proposatu du.
Eskaera horrek poliziaren sindikatuetan alarma eta proiektatzearen inguruko eztabaida politiko sutsua piztu du.
Protesta gehiago
Bestalde, Mahomaren inguruko filmak herrialde musulmanetan sortutako sua ez da erabat itzali. Afganistanen eta Pakistanen protesta jendetsuak izan dira azken orduetan, eta Libanon, Benedicto XVI.a Aita Santuak alde egin bezain pronto, protestara ateratzeko deia egin du Hizbulak
Kabulen izan dira azken orduetan protesta jendetsuenak. Hamarnaka polizia zauritu dira eta hildako bat izan da Pakistanen, Warai eskualdean, Poliziaren tiroen ondorioz.