Mundua -

IHESALDIA MEXIKON

132 presok ihes egiten dute Mexikon espetxe batetik

Mexiko ipar-ekialdeko kartzela batean gertatu da ihesa, eta tunel batetik ihes egin dute. Gobernuak 200.000 pesorainoko saria (12.000 euro) emango die horiek atxilotzen laguntzen dietenei.

Polizia talde bat Harri Beltzeko kartzelan, Mexiko. Argazkia EFE
Polizia talde bat Harri Beltzeko kartzelan, Mexiko. Argazkia EFE

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Coahuila estatuko Segurtasun Publikoko idazkariak, Jorge Luis Moránek, adierazi duenez, gutxienez 132 presok ihes egin dute Piedras Negraseko kartzelatik, tunel baten bidez. Moranek prentsaurrekoan jakinarazi du estatuko agintariek laguntza eskatu diotela Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuari iheslariak harrapatzen saiatzeko.

Coahuilako Gobernuaren bozeramailearen esanetan, Piedras Negraseko zentro horretako zuzendaria, 27 zaintzaile, zaintzaileen nagusi bat eta txandako nagusi bat behin-behinean atxilotu dituzte, gertatutakoa argitzeko.

Horren hitzetan, iheslarietako 86k delitu federalak egin dituzte, eta gainerakoek, delitu komunak, eta Gobernuak 200.000 pesorainoko saria (12.000 euro) emango die horiek atxilotzen laguntzeko informazioa ematen dietenei. Ihesaren ondoren, agintariek alerta gorria ezarri dute, eta militar eta polizia ugari bidali dituzte bertara, presoak atxilotze aldera.

Lehen ikerketen arabera, presoek tunela egin dute, eta bertako patiora iritsi dira. Bertan, hesi metaliko bat apurtu dute ihes egiteko. Inguruko horma gainditzeko tunelak 30 metroko luzera eta 3 metroko altuera du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea