Mundua -

Kartzela batean grabatu dute

Torturak erakusten dituen bideo batek liskarrak eragin ditu Georgian

Jatun Kalmajelidze Georgiako Kartzela Sistemarako ministroak erantzukizun politikoa onartu du, eta dimisioa eman du.

Polemika, Georgiako kartzela batean presoen aurkako torturengatik. Argazkia: EITB
Polemika, Georgiako kartzela batean presoen aurkako torturengatik. Argazkia: EITB
Polemika, Georgiako kartzela batean presoen aurkako torturengatik

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona kalera atera dira, haserrea erakusteko eta Bachan Ajalaia Barne ministroaren eta Jatun Kalmajelidze Kartzela Sistemarako ministroaren dimisioa eskatzeko.

Batumi, Poti, Zugdidi eta Kutaisi hirietan ere izan dira borrokak."Suminduta eta hunkituta nago", esan du Mijail Saakashvili Gerogiako presidenteak, telebistan eskaini duen mezu batean.Estatuburuak herrialdeko kartzeletan izan diren abusuen arduradunak zigortuko dituela adierazi du.

Azkenean, Jatun Kalmajelidze Georgiako Kartzela Sistemarako ministroak erantzukizun politikoa onartu du, eta dimisioa eman du.Irudietan, abusuak eta bortxaketak ikus daitezke, eta Valdimir Bedukidze Belgikara ihes egin duen funtzionarioak grabatu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea