Mundua -

Konstituzioarekin bat dator

Frantziako Konstituzionalak zezenketen legezkotasuna berretsi du

Frantziako Konstituzio Kontseiluak animalien aldeko bi elkartek egindako eskaerari erantzunda hartu du erabakia.

Zezenketak. Argazkia: EFE.
Zezenketak. Argazkia: EFE.
Frantziak zezenketak legezkoak direla berretsi du

00:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Konstituzio Kontseiluak legezkotzat jo ditu Frantzia hegoaldeko eskualdeetako zezenketak, Konstituzioarekin bat datozela iritzita.

Zezenketen ikuskizuna debekatzeko eskakizuna egin zuten animalien aldeko bi elkartek, eta, gaurkoan, Frantziako Konstituzio Kontseiluaren erabakia ezagutu da.

Frantziarren % 48, zezenketak debekatzearen alde

"Midi Libre" egunkariak kaleratutako inkesta baten arabera, Frantziako herritarren % 48 zezenketak estatu osoan debekatzearen alde daude. Bestalde, % 42 zezenketen ohitura gordetzen duten eskualdeetan ikuskizunari eustearen alde daude.

Frantzian, zezenketak debekatuta daude, baina hegoaldeko zenbait herritan onartuta daude. Izan ere, legearen salbuespen bat dago hegoalde partean, zezenketen ohiturari era iraunkorrean eutsi diotelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea