Mundua -

krisia Venezuelan

Espainiak ez du Maduroren garaipena aitortuko aktak "euren osotasunean" argitaratu arte

Ildo beretik mintzatu da Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerri Politikarako goi ordezkaria. Borrellek esan du hauteskundeetako aktak entregatu eta egiaztatu arte EBk ez duela Maduro presidente gisa aitortuko.

Maduro, duela gutxi egindako argazki batean. Iturria: EFE
Maduro, duela gutxi egindako argazki batean
Maduro, duela gutxi egindako argazki batean. Iturria: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak ez du Nicolas Maduro presidente gisa aitortuko, Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenak Maduroren garaipena berretsi arren, uztailaren 28an egindako hauteskundeetako aktak "euren osotasunean eta modu egiaztagarrian" argitaratu arte.

Hala adierazi dute gaur Espainiako Gobernuaren Kanpo Arazoetarako Ministeriotik, Gobernuak aurretik emandako iritzia berretsita, hauteskundeen osteko lehen erreakzioan esan baitzuen aktak argitaratu behar zituztela Maduroren garaipena egiaztatu ahal izateko, Edmundo Gonzalez buru duen oposizioak garaipen hori ukatu eta gero.

"Hasieratik esan dugunez, Venezuelako presidentetzarako hauteskundeen emaitzak onartu ahal izateko ezinbestekoa da aktak osorik eta egiaztatzeko moduan argitaratzea, bozketen emaitzekin, Nazio Batuen aditu-taldeak adierazi duen bezala eta demokrazia guztietan ohikoa den bezala erabateko gardentasuna egon dadin", azaldu dute.

"Hori egiten ez den bitartean, ezingo dugu hauteskundeen emaitza onartu", ohartarazi dute Jose Manuel Albares buru duen Ministeriotik. Iberoamerikako zenbait agintarik, Gabriel Boric txiletarrak esaterako, Maduroren garaipena onartzea errefusatu dute.

Ildo beretik mintzatu da Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerri Politikarako goi ordezkaria. Borrellek esan du hauteskundeetako aktak entregatu eta egiaztatu arte EBk ez duela Maduro presidente gisa aitortuko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak