Mundua -

NBE-ren egoitzan

Ahmadineyadek Israelgo 'sionista basatien aurka' egin du

Irango presidenteak NBEren egoitza nagusian egin ditu adierazpen horiek, Nazio Batuen 67. Batzar Orokorraren bigarren jardunaldian.

Mahmud Ahmadineyad Irango presidentea NBEren egoitzan. Argazkia: Efe
Mahmud Ahmadineyad Irango presidentea NBEren egoitzan. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mahmud Ahmadineyad Irango presidenteak Israelen dauden “zibilizatu gabeko sionisten” aurka egin du gaur NBEren egoitzan, herrialde horrek Iranen aurka egindako mehatxuen ondorioz.

“Zibilizatu gabeko sionistek gure herrialdearen kontra etengabe egiten dituzten mehatxuek argi erakusten dute gaur egungo errealitate mingotsa”, esan du Irango presidenteak Nazio Batuen 67. Batzar Orokorraren bigarren jardunaldian.

“Gertakariaren atzean dagoen egia”

Israeli eta Mendebaldeko potentziei erreferentzia argia eginez, buruzagi irandarrak esan du munduak “gerren inposiziorako eta okupazioetarako” joera hartu duela azkenaldian. Horrek, “munduaren arreta duten lekuetan” interes ekonomikoak bermatzeko aukera ematen die herrialde horiei.

2001eko irailaren 11n Ameriketako Estatu Batuen aurka egindako atentatuen inguruko aipamenak ere ez dira falta izan horren agerraldian. Ahmadineyadek gertaera hitza erabili du eraso horiei buruz aritzeko, eta, “erruduna erail eta itsasora bota beharrean”, Washingtonek “gertakari horren atzean dagoen egia” azaldu beharko lukeela esan du.

Lerrokatu gabeko Lurraldeen Mugimendua

Ahmadineyadek ohikoa duen baino tonu suabeago batean hitz egin du, oraingoan Lerrokatu Gabeko Lurraldeen Mugimenduaren ordezkari bezala joan baita NBEra.

Dena den, ordezkaritza estatubatuarrak ez du Irango presidentearen diskurtsoa entzun nahi izan, horren azken adierazpenen aurrean protesta egitea erabaki baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea