Mundua -

"Vatileaks"

Hasi da Aita Santuaren etxezainaren aurkako epaiketa

Aita Santuaren dokumentuen filtrazioen eskandalua, 'Vatileaks' izenez ezagunagoa, urte hasieran piztu zen, 'Benedicto XVI.a'ri bidalitako gutunak argitaratu zirenean.

Larunbat honetan Vatikanoan hasi den epaiketaren irudia: Argazkia: Efe
Larunbat honetan Vatikanoan hasi den epaiketaren irudia: Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paolo Gabriele "Paolleto" ‘Benedicto XVI.a’ Aita Santuaren etxezainaren eta Claudio Sciarpelletti Vatikanoko informatikariaren aurkako epaiketa hasi da larunbat honetan, Aita Santuaren dokumentu sekretuen lapurreta eta hedapenaren harira. Epaiketak ikusmin handia sortu du.

Aita Santuaren dokumentuen filtrazioen eskandalua, ‘Vatileaks’ izenez ezagunagoa, urte hasieran piztu zen, telebista italiar batek ‘Benedicto XVI.a’ri bidalitako gutunak argitaratu zituenean. Gutun horietan Vatikanoaren administrazioaren barruan zegoen "korrupzioa, prebarikazioa eta gestio txarra" salatzen zen.

Lau urteko kartzela-zigorra

"Paolleto"k urtebete eta lau urte arteko kartzela-zigorra jaso dezake, eta Sciarpelli informatikariak, bitartean, urte bateko kondena izango du gehienez, delitu-estalketa egotzita.

Aita Santuak, Vatikanoko Estatuko subirano bezala, etxezaina barkatzeko eskumena du. Dena den, ez dirudi horrela gertatuko denik, orain arte barkatu ez izanak kasuaren bukaerara arte heltzeko gogoaren seinale baita.

Gabrieleren profila

Paolo Gabrielek oso pertsona on eta jainkozalearen irudia zeukan Vatikanoaren barruan, eta nahiz eta ez zuen egindako lanagatik nabarmentzen, leiala eta prestua zen, horregatik zegoen Aita Santuaren alboan. 46 urtekoa eta Erroman jaioa, "Paolleto"k 2006 urteaz geroztik egite zuen lan Vatikanoan, eta "Pontifizearen familiaren" parte zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea