Mundua -
Lisboan
Milaka portugaldarrek doitasun-neurriak kritikatu dituzte berriz ere
Gobernuak ezarritako doitasun-murrizketak direla eta, Portugalek kale-protesta eta greba ugari bizi izan ditu azken hilabeteetan.
Erredakzioa
Portugaleko Langileen Konfederazio Orokorrak, herrialde horretako sindikaturik handienak, manifestazio erraldoia egin du gaur Lisboako kaleetan Gobernuak ezarri dituen neurriak kritikatzeko.
Orain dela bi aste dozenaka martxa antolatu zituzten Portugalen jasan dituzten murrizketak kritikatu eta bizi dituzten gizarte-arazoei erreparatzeko asmoz.
Gaur, CGTP sindikatuak Lisboako hirigunea betetzea lortu berriz ere, eta Pedro Passos Coelho lehen ministroak herritarren atsekabeaz ohartarazteko aukera izan du.
“Ez dugu murrizketa gehiagorik onartuko”
Armenio Carlosek, 700.000 afiliatu dituen sindikatuko ordezkari nagusiak, Lisboako Merkatu plazara hurbildutakoak adoretu eta Lehen Ministroari bere dimisioaren aldeko oihuei kasu egiteko eskatu dio.
Soldaketan murrizketa gehiagorik onartuko ez dutela eta greba orokor berri baten deialdia egitea erabakiko dutela azaldu du Carlosek. Greba berri bat antolatuz gero, azken 15 hilabeteetan egingo luketeen hirugarren greba izango litzateke.
Protesta ugari
Gobernuak ezarritako doitasun-murrizketak direla eta, Portugalek kale-protesta eta greba ugari bizi izan ditu azken hilabeteetan. Neurri horiek Europar Batasunak eta Nazioarteko Moneta Funtsak ezarri dizkiote, iaz eskatutako finantza-erreskatearen ondorioz.