Mundua -

Manifestazio jendetsua

Venezuelako oposizioak indar erakustaldia egin du Caracasen

Milaka pertsona bildu dira hiriburuan Henrique Caprilesi, Hugo Chavezen hauteskundeetako aurkari nagusiari, babesa emateko.

Venezuelako oposizioak indar erakustaldia egin du Caracasen. Argazkia: Efe
Venezuelako oposizioak indar erakustaldia egin du Caracasen.
Chavezen eta Caprilesen ekitaldi jendetsuak, kanpainaren azken txanpan

01:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako hauteskundeetarako astebete falta denean, oposizioak indar erakustaldia egin du Caracaseko kaleak bete eta Henrique Capriles hautagaiari, Hugo Chavezen aurkari nagusiari, babesa emateko.

Manifestazio koloretsu eta zaratatsuek hiriburuko kaleak zeharkatu dituzte hirigunera iritsi arte. Han, chavismoaren erdigunetzat jotzen den lekuan, Caprilesek hitzaldia eman du jarraitzaile guztiei zuzenduz.

Barinasen, Chavezen jaioterrian, oposizioko hiru kide hil eta hurrengo egunean izan da manifestazioa, eta giroa oso bero zegoen. Diosdado Cabello Parlamentuko presidenteak jakitera eman duenez, hiltzailea atxilotu dute dagoeneko eta gezurtatu egin du Chavezen kanpaina taldeko kidea dela.

Caprilesek Chavezen Gobernuaren programako puntuak irakurri ditu hitzaldian, eta barre egin ez duen arren, venezuelarren arazoen irtenbideekin "zerikusirik ez" dutela azpimarratu du.

"Programa puntuz puntu irakurri eta venezuelarren arazoak konpontzeko irtenbideren bat ote dagoen esateko deia" egin die Caprilesek Caracas erdigunean bildutako jarraitzaileei.

Caprilesen esanetan, "XXI. mendeko sozialismoa agortu da", izan ere, indarkeria amaitzeko konpromisoa hartu zuen eta "14 urteotan boskoiztu egin da".

Gainera, herrialdea zeharkatu ondoren "errepideak suntsituta" daudela eta zubiak "erori" egiten direla ikusi ahal izan duela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea