Mundua -

Istripua itsasoan

38 pertsona hil dira Hong Kong hegoaldean, itsasontzi bat hondoratuta

Ehun pertsona baino gehiago zauritu dira itsasontziak eta ferry batek talka egin eta gero. Hondoratutako itsasontziko hiru langile eta ferryko beste hiru atxilotu dituzte.

Garabia istripua izan duen ontzietako bat uretatik ateratzen. Argazkia: EFE
Garabia istripua izan duen ontzietako bat uretatik ateratzen.
38 hildako Hong Kongen, bi ontzik talka eginda

01:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 38 pertsona hil eta ehundik gora zauritu dira Hong Kong hegoaldean, bi itsasontziren arteko talkaren ostean. 30 pertsona istripuaren tokian bertan hil dira, horien artean bost haur, eta gainerako zortziak, ospitalean.

Istripua astelehenean 20:23 aldera gertatu da, Euskal Herrian 14:23 zirenean, Hong Kongeko Lamma uhartetik gertu, itsasontziak ferry baten kontra talka egin eta hondoratuta. Hondoratutako itsasontzia Lamma uharteko portutik atera da, 120 bidaiari zeramatzala, Txinako Egun Nazionalaren eta udazkeneko jaialdiaren harira izaten diren su artifizialak itsasotik ikusteko, eta ferrya ere leku beretik portura itzultzen ari zen.

“Ferryak gure kontra talka egin eta hamar minutura hondoratu da ontzia”, adierazi du bidaiarietako batek. Zenbait bidaiarik ez zutela salbamendu-jaka janzteko denborarik izan esan dute, eta beste bidaiari batzuek leihoetako kristalak hautsi behar izan zituztela gainazalera heltzeko.

Lammako portura heltzea lortu du itsasontziak, talkaren ondoren ontzia kaltetuta geratu baldin bada ere.

AtxilotuakBi itsasontzietako sei langile atxilotu dituzte guztira: hondoratutako itsasontziko langileak ziren horietako hiru, eta gainerako hirurak ferryko tripulazioko kideak ziren, astearte honetan, Hong Kongeko segurtasun arduradun nagusiak adierazi duenez..

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea