Mundua -

Frantzia

Fiskaltzak artxibatu egin du Strauss-Kahnen aurkako ikerketa

Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendari ohiari emakume bat bortxatzea egotzi zioten.

Dominique Strauss-Kahn. EFE
Dominique Strauss-Kahn. EFEE
Dominique Strauss-Kahn. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lilleko (Frantzia) Fiskaltzak artxibatu egin du Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendari ohiaren aurkako bortxaketa egotzita abiatutako ikerketa.

Ikerketa 2010ean Washingtoneko hotel batean egindako ustezko jai "lizun" batean parte hartu zuen emakumezko baten deklarazioa oinarri abiatu zuten, baina ondoren gazteak atzera egin zuen, eta gertatutakoa "joko sexuala" izan zela esan zuen. Horrenbestez, Fiskaltzak artxibatu egin du auzia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea