Mundua -
Strasbourgen
Lagun bat hil da Frantzian terrorismoaren aurkako operazio batean
Poliziaren talde berezi bat Strabourgeko etxebizitza batean sartu da eta bertako lagun bat tiro egiten hasi da. Poliziak ere tiro egin du eta laguna hil da. Zazpi lagun atxilotu dituzte dagoeneko.
Erredakzioa
Lagun bat hil da gaur Strasbourgen (Frantziako ekialdean) herrialdeko hainbat zonaldetan abiatutako terrorismoaren aurkako operazio baten barnean, tokiko komunikabideek jakitera eman dutenez.
Poliziaren talde berezi bat Strabourgeko etxebizitza batean sartu da eta bertako lagun bat tiro egiten hasi da. Poliziak ere tiro egin du eta laguna hil da, "Les dernières nouvelles d'Alsace" hedabide lokalak jakinarazi duenez. Biktimaren izen-abizenak ez dituzte jakitera eman.
Iturri berdinak azaldu duenez, Strasbourgoko operazioa Nizan ere abiatutako operazio baten parte da. Irailaren 19an Sarcelleseko (Pariseko iparraldean) supermerkatu judutar batean eztanda egin zuen lehergai baten ikerketarekin lotutako operazioa da gaurkoa.
Gutxienez hamar zazpi atxilotu dituzte dagoeneko, "BFMTV" telebista-kateak dioenez. Muturreko islamisten aurkako operazioa da eta oraindik zabalik dago.