Mundua -

Napoli iparraldean

Di Camerino Casale mafiaren burua atxilotu dute Italian

Poliziak etxebizitzako dutxatik sartzen zen gordeleku batean aurkitu zuen mafiako burua. Zulo horretan frekuentzia-inhibitzaileak eta segurtasun-kamerak zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiar Poliziak Máximo Di Camerino Casale familiako burua atxilotu du Italiako hegoaldeko Francolise herrian, Napoli iparraldean, iaz familia horren aurreko buruzagia zen Michele Zagaria atxilotu ostean.

Poliziaren iturriek azaldu dutenez, Di Camerino Sant`Andra del Pizzone auzoko etxebizitza batean aurkitu zuten, bertan eraikitako zulo batean. Francolise herria Napoli iparraldean kokatuta dago.

“Gomorra” liburuko protagonista

Poliziak etxebizitza horretako dutxatik sartzen zen gordeleku batean aurkitu zuen mafiako burua. Zulo horretan frekuentzia-inhibitzaileak eta segurtasun-kamerak zituen, eta Marianna Zara bere emaztearekin batera aurkitzen zen.

Atxiloketaren unean, Roberto Saviano idazleak idatzitako “Gomorra” liburuko protagonista den Di Caterinok su-arma bat eta 10.000 euro zituen gainean.

Aurreko buruaren lagun-mina

Agenteek Di Camerinoren emaztea aurkitu zuten, eta horri esker eraman ahal izan dute aurrera operazioa. Horretarako, 18 agentek lan egin behar izan dute, eta senar-emazteaz gain, Maximiliano Tossa etxebizitzako jabea atxilotu dute.

Di Camerino Casale mafiaren buruzagia dela uste da, agenteek Michele Zagaria aurreko liderra atxilotu ostean, 2011ko abenduaren 7an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea