Mundua -

Presidentziarako hauteskundeak

Hautesle ugari Venezuelako hauteskundeetan

EAEn 12:30ak zirenean ireki dituzte Venezuelako hauteslekuak. Pertsona bat hil dute Caracaseko Macaraoko hauteskunde-eskola batean ilaran zegoela tirokatu egin dutenean

Hugo Chavez orain arteko Venezuelako presidentea. Artxiboko argazkia
Hugo Chavez orain arteko Venezuelako presidentea. Artxiboko argazkia
Jendetza handiak eman du botua Venezuelan

02:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehenengo datuen arabera, ordu hauetarako jendetza handiak eman du botua Venezuelako presidentea aukeratzeko hauteskundeetan. Venezolarrek bi aukera izando dituzte: Hugo Chavez orain arteko presidentea ala Enrique Capriles oposizioko buruzagia.

Bertako goizeko 6:00etan (10:30GMT) zabaldu dituzte hauteskunde-eskolak, eta zabaldu bezain laister ilarak sortu dira.

Venezuelak hurrengo sei urteetako etorkizun politikoa erabaki du gaur ospatuko diren presidentziarako hauteskundeetan. Herritarrek Chavezen legegintzaldi berri baten alde edo Enrique Carriles Radonskik ekarriko lukeen aldaketa eradikalaren artean erabaki beharko dute.

Hautesleen % 56ko babesarekin, Chavezek 1998an irabazi zituen bere lehenengo hauteskundeak. Hauteskunde-kanpainan zituen proposamenen artean 1961etatik aldatu gabe zegoen Konstituzioa aldatzea zen garrantzitsuena. Behin Konstituzioa berriztuta, venezuelarrak aukera berri bat izan zuten 200. urteko hauteskundeetan, eta horietan Chavez hautatzea erabaki zuten berriz ere. Hauteskunde horretatik aurrera legegintzaldiak sei urtetara luzatu ziren.

Botua ematera zihoan pertsona bat hil dute Caracasen Pertsona bat hil dute Caracaseko Macaraoko hauteskunde-eskola batean ilaran zegoela tirokatu egin dutenean. Erasotzailea motozikleta batean hurbildu zen, eta tiro egin ostean alde egin zuen, “El Universal” egunkariak azaldu duenez. Gertakaria goizeko 06:10 inguruan izan da, Kennedy sektoreko “Fundación Siembre Venezuela”ko hauteskunde-eskola batean.. Momentu horretan, motozikleta batean hurbildu den gizon batek tiro egin dio botua ematera zihoan emakume bati. Zauritua Perez Carreño Hospitalera eraman dute, baina ezin izan dute ezer egin bere bizia salbatzeko.

“Gran Polo Patriótico” vs “Mesa para la Unidad Democrática”

Hori dela eta, urrriaren 7an boterean bi hamarkadaz egoteko aukera berretsi dezake orain arteko presidenteak. Berak ordezkatzen duen alderdia Venezuelako Alderdi Sozialista Bateratua da, eta “Gran Polo Patriótico” izeneko koalizio baten barnean aurkeztuko da.

“Chavismoak” Henrique Capriles Radonski izango du aurrean. Oposizioak Capriles aukeratu zuen hauteskundeetan Chavezen aurka egiteko. Caprilesek Batasun Demokratikorako Mahaia (MUD) izeneko koalizio bat ordezkatuko du hauteskundeetan.

Zifretan

18,9 milioi venezolar daude deituta igande honetako hauteskundeetarako, eta horietako 100.000 atzerrian bizi dira.

Espainian

Venezuelako Hauteskunde Batzarrak agintzen duen moduan, EAEn 05:00ak zirenean hasi dira Espainiako mahaiak eratzen, eta ordubete geroago, Madrileko, Bartzelonako, Tenerifeko, Bilboko eta Vigoko hauteslekuak ireki dituzte. Espainian 20.306 lagunek eman dezakete boza, erroldaren % 10.Eguerdira bitartean, Espainian boza eman dezaketenen artean, 5.347 lagunek bozkatu dute (% 27), 2006ko hauteskundeetan egun osoan bozkatu zutenak baino gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea