Mundua -

'Orchestra' bidaiari-ontzia

Meningitis agerraldia Italian, 2.800 bidaiari zeramatzan ontzi batean

Lau meningitis kasu atzeman dituzte. Ondorioz, antibiotikoak eman behar izan dizkiete 2.800 bidaiariei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Meningitis agerraldia atzeman dute Mediterraneoan bidaiatzen ari zen bidaiari-ontzi batean, Italian. Ondorioz, antibiotikoak eman behar izan dizkiete ontziak zeramatzan 2.800 bidaiariei.

Itsasontzia atzo iritsi zen Livornora eta eskifaiako lau kide ospitaleratu egin zituzten berehala meningitisak jota zeudelako. Horietako bi larri zeuden.

Larri daudenek ontzian egiten dute lan, eta 32 eta 30 urteko indonesiar bat eta filipinar bat dira.

Itsasontziaren jabe den enpresak jakitera eman duenez, "badaezpadako neurri gisa" antibiotikoa eman diete ontzian zihoazen 2.800 lagunei.

Ontziaren bidaia Livornon amaitu zen, eta gero beste bidaia bati ekin zion itsasontziak, ordubeteko atzerapenarekin, osasun agintarien oniritzia jaso ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea