Mundua -
Mexiko
Talde armatu batek 'Los Zetas'eko mafiaburuaren gorpua lapurtu du
Lapurreta ‘El Lazca’ren gorpua jarri zuten ehorztetxetik lapurtu zuten. Operatibo beran atxilotutako beste narkotrafikatzaile bat ere ehorztetxe horretan zegoen.
Erredakzioa
Talde armatu batek astelehen goizean Heriberto Lazcano Lazcano ‘Los Zetas’ taldeko buruaren (militarrekin borrokan hil zen igandean) gorpua lapurtu zuen, Homero Ramos Estatuko prokuradoreak jakitera eman duenez.
Lapurreta ‘El Lazca’ren gorpua jarri zuten ehorztetxetik lapurtu zuten. Operatibo beran atxilotutako Mario Alberto Rodriguez Rodriguez beste narkotrafikatzaile bat ere ehorztetxe horretan zegoen. 02:00etan komando bat instalazioetan sartu zen, eta ehorztetxeko langile kopurua murriztu zuen bi gorpu lapurtzeko.
''Jabeak 08:05etan azaldu zigun gertatutakoa”, esan du Ramosek prentsaurrekoan.
Mexikoko agintariek ez dute gaur arte baieztatu Los Zetas taldeko sortzailearen heriotza, hilotzari hatz-marken azterketa egin ostean.
''Lazcano Lazcano dela agerian gelditu zen. 1975ean jaioa, eta 1,60 metrokoa'' azaldu du Semar Itsas Idazkaritzak. Hilotzaren irudiak ere zabaldu dituzte.
‘El Lazca’ ‘Los Zetas’ taldeko buru nagusia eta sortzaileetako bat Golgoko Kartelaren beso armatu ohia izan da, Errepublikako Prokuradoretza Nagusiak 30 milioi pisu (1,8 milioi euro) eskaini zituen beragatik bera harrapatzera eman lezakeen edozein informazioren truke.