Mundua -
Erasoa
AEBetako Mugako Poliziak 16 urteko mexikar bat hil du
Ustez, mexikarrak muga gainditzea lortu zuten eta helburua AEBetara droga sartzea omen zen.
Erredakzioa
16 urteko gazte bat hil da AEBetako Poliziaren eraso batean, asteazkenean, Mexikoko Sonora estatuan, bi herrialdeek duten muga bateratuan. Ustez, gazteak eta hainbat lagunek droga sartzea ekiditeko egin zuten erasoa, bertako agintariek adierazi dutenez.
Ustez, gazte mexikarrek droga zuten eta Estatu Batuetako muga gainditzea lortu zuten. Mugako Poliziak atzeman zituen eta Mexikora ihesi bueltatu ziren gazteak.
Mexikon zeudela, harrika hasi omen ziren eta bertako poliziek gelditzeko eskatu zieten, baina gelditu ez zirenez, Mugako Polizia tiroka hasi zen.
Erasoaren ondorioz, 16 urteko gazte bat hil da eta beste lagun bat zauritu da "El Universal" egunkariaren arabera.