Mundua -
AEBetan
99 urteko espetxe-zigorra alaba jipoitu eta hormara itsasteagatik
Ama estatubatuar honek bi urteko alabaren eskuak itsasi zituen etxeko hormara eta gogor jipoitu zuen. Alabak burmuina odoletan zuen eta bi egun eman zituen koman.
Erredakzioa
Elizabeth Escalonari, 23 urteko emakumezko estatubatuar bat, 99 urteko espetxe-zigorra ezarri diote, bi urteko alabaren eskuak etxeko hormara kolarekin itsatsi ostean, gogor jipoitzeagatik. Erasoaren ondorioz, alabak burmuina odoletan zuen eta bi egun eman zituen koman, RT Noticias webguneak jakitera eman duenez.
Gertaera joan den uztailean jazo zen. Escalonak azaldutakoaren arabera, emakumezkoak komunean libratzeko arazoak zituen. Bere atsekabea adierazteko, alabaren sabela gogor kolpatu zuen, ondoren, alabaren eskuak etxeko hormara kolarekin itsatsi zituen eta gogor jipoitu zuen.
Erasoaren ondorioz, alabak burmuina odoletan zuen. Gainera, amak hainbat ubeldura eta saihets-hezur baten apurketa eragin zizkion. Haurrak bi egun eman zituen koman. Epaiketan fiskalek azaldu dutenez, Elizabethen jokabide bortitza ez da gauza berria, izan ere, bere ama mehatxatu zuen, talde bortitz baten kidea da eta, 11 urte zituela, marihuana erretzen hasi zuen.
Emakumezkoak bere burua erruduntzat jo du. Alaba amonaren esku utzi dute.