Mundua -
Argitu gabeko jazoera
Mauritaniako presidentea Frantzian da, tirokatuta izan ostean
Mohamed uld Abdel Aziz hainbat tiro jaso zituen larunbat honetako argitu gabeko jazoera batean. Hala ere, Komunikazio ministroak argitu duenez, presidentearen osasun egoera "ona" da.
Erredakzioa
Mohamed uld Abdel Aziz Mauritaniako presidentea Frantziara eraman dute helikopteroz, larunbat honetako argitu gabeko jazoera batean hainbat tiro jaso ostean, Mauritaniako segurtasun indarrek jakinarazi dutenez.
Berria ezagutu ondoren, Mohamed uld Abdel Azizek ez du agerraldi publikorik egin eta zabaldutako informazio ofizial bakarra Komunikazio ministroak esan du. Honen aburuz, tiroak "nahigabe" eman zituen soldadu batek eta presidentearen osasun egoera "ona" da.
Ministro honek azpimarratu duenez, Abdel Aziz oinez sartu da ospitalean baina horren irudirik ez dago. Bart ebakuntza egin diote Ospital Militarrean.
Mauritaniako hainbat komunikabidek argitaratu dutenez, tiroa ez da bakarra izan. Horrek susmoak piztu ditu Gobernuak zabaldutako informazioaren gainean.