Mundua -

Erreformak

Kubatarrek ez dute baimenik eskatu beharko atzerrira joateko

Erreforma 2013ko urtarrilaren 14an sartuko da indarrean. Atzerrian egoteko baimena, gainera, 24 hilabetera luzatu da.

Neurria urtarrilaren 14an sartuko da indarrean.
Neurria urtarrilaren 14an sartuko da indarrean.
Neurria urtarrilaren 14an sartuko da indarrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzerrira bidaiatzeko behar zen baimena kendu du Kubak eta orain arte beharrezkoa zen "gonbidapen gutuna" bertan behera geldituko da datorren urtarrilaren 14an indarrean sartuko den erreformarekin.

"Kubako Gobernuak atzerrira bidaiatzeko beharrezkoa zen baimen eskaera ezabatzea erabaki du", diote herrialdeko hainbat komunikabidek.

Era honetan, 2013. urteko urtarrilaren 14tik aurrera "eguneratutako pasaportea eta helmugako herrialdeko bisarekin nahikoa izango da".

Hala ere, pasaportea eskuratzeko Migrazio Legeak ezartzen dituen baldintzak bete beharko dira.

Erreforma honek halaber, atzerrian egoteko baimena 24 hilabetera luzatu du.

Erabaki honekin, Raul Castroren Gobernuak erreforma planekin jarraitzen du; azken hamarkadetan indarrean egon diren debekuak ezabatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea