Mundua -

Estelle ontzia

Gazako Ontzidian atxilotutakoak Madrilera eta Bartzelonara iritsi dira

Askatasunaren Ontzidian atxilotuak izan ziren espainiar nazionalitatea duten hiru lagunek atxiloketa "oso gogorra" izan dela esan dute aireportura iritsitakoan.

Ricardo Sixto eta Begoña Zabala Madrilen. EFE
Ricardo Sixto eta Begoña Zabala Madrilen.
Ricardo Sixto eta Begoña Zabala Madrilen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Sixto IUko diputatuak eta Begoña Zabala abokatuak atxiloketa "oso gogorra" izan dela salatu dute Madrileko Barajas aireportura iritsi bezain laster.

Askatasunaren Ontzidian, Gazara bidean, laguntza humanitarioa eramateko bidaiatzen zuten.

Igandeko 22:00ak aldera iritsi dira Barajasera eta "Gazatik Gazara" elkarteko kideek malko artean hartu dituzte Palestinako banderekin batera.

IUko diputatuak adierazi duenez, "Israelek, berriz ere Europako bandera zeraman ontzi bat hartu du (Finlandiakoa zeraman), nazioarteko uretan, eta beste behin nazioarteko legedia urratu du".

Begoña Zabalak atxiloketa "gehiegizkoa eta gogorra" dela salatu du. Telefono mugikorrak kendu eta gero Poliziaren egoitzara eraman zituztela kontatu du. Ondoren, agiri bat sinarazi zieten baina aurrean abokaturik izan gabe, uko egin ziotela gaineratu du. Hala ere, azkenean, deportazioa onartzen zuten agiri bat sinatu zutela gaineratu du eta ezingo dira berriz Israelen sartu.

Laura Arau kazetaria ere gauean iritsi da Bartzelonara. Efe agentziari esandakoaren arabera, Israeleko agintarien jarrera "oldarkorra" izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea