Mundua -
Gertaera
Zaintzaile bat atxilotu dute New Yorken, bi haur hiltzea egotzita
Umezaina ospitaleratu egin dute, Poliziaren zaintzapean, lepoan egin dituen zauriak sendatzeko; larri dago.
Erredakzioa
6 eta 2 urteko bi haur hil dituzte labankadaz New Yorken, eta Poliziak horien zaintzailea atxilotu du.
Amak hilzorian aurkitu ditu adingabeak, etxebizitzan, eta, ospitalera berehala eraman badituzte ere, denbora gutxira, hil egin dira.
New Yorkeko Poliziak ez du zaintzailearen nortasunaren gaineko informaziorik eman. Zaintzailea etxebizitzako bainugelan lurrean botata aurkitu dute lepoan hainbat zauri zituela, ustez berak bere buruari egindakoak, The New York Times egunkariak jakinarazi duenez. Umezaina ospitalera eraman dute, Poliziaren zaintzapean.
Hilketak Manhattango Upper West Side auzoko apartamentu batean gertatu dira.
Haurren amak, 38 urteko medikuak, bainuontzian hilzorian aurkitu ditu, eta, amaren oihuak entzun ostean, auzoko batek Poliziari deitu dio.