Mundua -

AEBetara doa

'Sandy' urakanak 41 hildako utzi ditu Kariben

Ekaitz tropikala bihurtuta, 'Sandy' AEBetako ekialdeko kostara abiatu da. 'Irene' urakanaren dimentsioak izango ez baditu ere, "ekaitz izugarria" eragingo du 'Sandy'k.

'Sandy'k kalte handiak eragin ditu Karibetik igarotzean. Argazkia: EFE
'Sandy'k kalte handiak eragin ditu Karibetik igarotzean. Argazkia: EFE
Denboraleak gogor jo du Haiti eta Kuba

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Sandy' urakanak gutxienez 41 hildako utzi ditu Kariben. Bertatik igaro ostean, AEBetako ekialdeko kostaldera abiatu da, eta bertan "ekaitz izugarria" eragitea espero da. Hala ere, 'Sandy' ekaitz tropikala bihurtu da eta litekeena horren eraginak datorren astera arte mantentzea, AEBetako Urakanen Zentro Nazionalak jakitera eman duenez.

Bahama uharteetan lagun bat hil da ostegunean, urakanak eragindako haizeteen ondorioz. Halaber, etxebizitzek kalte handiak jasan dituzte eta hainbat zonaldeetan argindarrik gabe geratu dira. Haitin, berriz, 26 lagun hil dira; Dominikar Errepublikan eta Jamaikan, beste 3 hildako izan dira.

AEBetako kostalderako bidean, 'Sandy' Kubatik igaro da. Santiagon, Holguinen eta Guantanamon 11 lagun hil dira. Gainera, milaka etxebizitza eta lantegi suntsitu geratu dira, eta hainbat sorotan urak gainezka egin du. Galera ekonomikoak handiak dira, balantze ofiziala oraindik egin ez duten arren.

Iragarpen kezkagarriak

Louis Uccellini Estatuko Itsaso eta Atmosfera-Administrazioko Ingurumeneko Iragarpenerako Zentroen zuzendariak azaldu duenez, 'Sandy'k ez ditu iaz Karibe suntsitu zuen 'Irene' urakanaren dimentsioak izango. Hala ere, "ekaitz handia espero dugu", adierazi du Uccellinik, "urakanaren ibilbidea ikusita, baliteke AEBetako ekialdeko heren bati eragitea".

Meteorologoek iragarri duenez, AEBetako kostaldetik hurbilen dauden zonaldeetan urak gainezka egingo du eta argindarra moztuko da. Aurreikuspenen arabera, 'Sandy' astelehenean iritsiko da kostalde iparramerikara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea