Mundua -

Bere liburuaren aurkezpenean

Latinoamerikan moneta bateratua jartzea proposatu du Correak

Ekonomia globalizatuan lehiakor izateko proposatu du moneta batasuna Ekuadorreko presidenteak

Rafael Correa Ekuadorreko presidentea bere liburuaren aurkezpenean. EFE
Rafael Correa Ekuadorreko presidentea bere liburuaren aurkezpenean.
Rafael Correa Ekuadorreko presidentea bere liburuaren aurkezpenean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak Latinoamerikan moneta bateratua jartzea proposatu du Txilen, egungo ekonomia globalizatuaren testuinguruan lehiakortasuna ez galtzeko.

"Erregioko moneta bateratua epe ertain eta luzera" irtenbidea izango litzakeela esan du Correak, "herrialde txikiak ekonomia irekiekin babesteko", Latinoamerikako hainbat herrialdeen kasuak kontutan hartuz.

Ekuadorreko presidenteak "Ecuador: De banana Republic a la no República" berak idatzitako liburuaren aurkezpenean proposatu du ideia. Liburuaren hainbat pasarte komentatu ditu. Bertan, bere herrialdeko historia ekonomikoaren ikuspegia eskaintzen du eta aurkezpenean, Latinoamerikak garapen sozioekonomikoa lortzeko eman beharreko pausoen inguruko iritzia eman du.

Herrialde txikiek "globalizazio neoliberalari eta finantza espekulazioaren haizeteari" aurre egiteko zailtasunak izango dituztela iragarri du.

Horregatik, moneta batasuna aukera ona izan daitekeela uste du, bai Latinoamerika osoan baita Ekuadorren ere, izan ere, aurreko mende amaieran, banketxeen krisiarengatik, ekonomia "dolarizatu" egin zela kritikatu du; "Ameriketako Estatu Batuetako moneta politikaren menpe gelditu delako".

Latinoamerikaren lehentasuna pobreziarekin amaitzea dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea