Mundua -
"No Monty day"
Milaka italiar kalera atera dira Montiren kontra protesta egiteko
"Europa matxinoarekin bat egin eta boda dezagun Montiren Gobernua" leloa zeraman pankarta zeramaten protestaren buruan, eta "kaleratzeak eta estutasuna eragin dituen politikaren aurka" egin dute.
Redacción
Ehunka mila pertsonak, 150.000 antolatzaileen esanetan, protesta egin dute Mario Montiren Gobernuaren murrizketen kontra.
Protesta "No Monti Day" ekimenaren barruan dago eta sindikatuek, herritarren elkarteek eta ezkerreko taldeek deitu dute. Silvio Berlusconiren Gobernuaren aurka ere hainbat protesta egin zituzten iaz.
Antolatzaileek 30.000 pertsonabiltzea espero zuten eta 300 autobus jarri zituzten hiriburura joateko. Hala ere, bildutako jendetza ikusi dutenean, 150.000 pertsona inguru zeudela kalkulatu dute.
"Bota dezagun Monti"
"Europa matxinoarekin bat egin eta boda dezagun Montiren Gobernua" leloa zeraman pankarta zeramaten protestaren buruan, eta "kaleratzeak eta estutasuna eragin dituen politikaren aurka" egin dute.
Milaneko manifestazioan, Poliziak gogor egin du manifestarien kontra gas negar-eragileak eta bastoiak erabiliz. Ondorioz, istilu ugari izan da.