Mundua -

Ipar Pazifikoan

Tsunami arriskuagatik alerta ezarri dute Kanadan eta AEBetan

Ritcher eskalako 7,7ko lurrikara antzeman dute Kanadako mendebaldeko kostaldean. Hawaiin ezarritako larrialdiko egoera bertan behera utzi dute, kostaldeko zonaldeak jendez husu ostean.

Ritcher eskalako 7,7ko lurrikara antzeman dute Kanadan. Argazkia: EFE
Ritcher eskalako 7,7ko lurrikara antzeman dute Kanadan. Argazkia: EFE
Ritcher eskalako 7,7ko lurrikara antzeman dute Kanadan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kanadako eta AEBetako agintariek tsunami arriskuagatik alerta aktibatu dute mendebaldeko kostaldean, Kolunbia Britaniarreko probintzian Ritcher eskalako 7,7ko lurrikara antzeman ostean, tokiko komunikabideek jakitera eman dutenez.

AEBetako Zerbitzu Geologikoaren arabera, lurrikararen erdigunea Prince Robert portutik 198 kilometrora jazo da, itsasoan, 10 kilometroko sakoneran.

Gauzak horrela, Haida Gwaiin, Karlota Erregina izenarekin ezaguna den eskualdea, alerta maximoa ezarri dute larunbat honetako 20:00etatik, 'Ottawa Citizen' egunkariak jaso duenez. Lurrikara gehien antzeman duten zonaldea uharte hauetan izan da.

Kostaldean bertan bizi diren herritarrei zonalde altuetara joateko, portuetatik urruntzeko eta alerta kendu arte zonalde hauetara ez itzultzeko gomendatu die Kanadako Gobernuak.

AEBek eta Japonia

Hawaiin ezarritako larrialdiko egoera bertan behera utzi du Pazifikoko Tsunamirako Alerta Zentroak. Hortaz, datozen orduetan gertakaria hurbiletik zaintzen jarraituko dute. Alarmaren ondorioz, 80.000 herritar inguru haien etxeetatik atera dituzte.

Tsunamiaren lehenengo olatuen talka 09:00ak aldera espero dira (Espainiako orduan), eta arrisku gehien duten herrialdea Kahului (Mauiko uhartean) eta Honolulu dira. Adituek egindako aurreikuspenen arabera, litekeena da hiru metrotarainoko olatuak izatea.

Alerta bera ezarri dute Washingtoneko, Oregoneko eta Kaliforniako estatuetan. Halaber, Japoniako Meteorologia Agentziak ez du baztertzen uhartediko ekialdean tsunami arriskuagatik alerta maila igotzea, NHK-ko Japoniako telebista kateak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea