Mundua -
Hauteslekuetako inkestak
Gobernuko alderdia garaile atera da Ukrainako hauteskundeetan
Yulia Timoshenko lehen ministro ohia eta oposizioko liderrarena izan da boto gehien jaso dituen bigarren alderdia, inkesten arabera.
Erredakzioa
Victor Yanukovich alderdi ofizialistak (PR) irabazi ditu Ukrainako hauteskunde legislatiboak, telebistek eta tokiko agentziek zabaldutako inkesten arabera.
Yulia Timoshenko kartzelatutako lehen ministro oiharen alderdia bigarren geratu da, eta hirugarren postua Vitali Klitschkó boxealariaren UDAR alderdiak edo komunistek lortuko dute.
SOCIS agentziak ICTV eta Inter telebista kateentzat egindako inkestaren arabera, PRk botoen % 30,5 jaso du, eta, horri esker, 74 eserleku lortuko dituzte 225 eserlekuko Parlamentuan.
Beste inkesta batzuren arabera, Gobernuko alderdiak % 32 eta % 27,6ko babesa lortu du, azken egunetako inkestek ematen ziotena baino handiagoa.
Timoshenkoren alderdiak ere aurreikusitakoa gainditu du eta botoen % 23,9 lortu du, hau da, 58 eserleku. Timoshenkok ospitaleko ohetik eman behar izan du botoa.