Mundua -
Kairon
100 lagun atxilotu dituzte sexu-jazarpenagatik Sakrifizioaren festan
Asteburu honetan, sakrifizioaren festa dela eta, hainbat adingabek emakumeei eraso egin diete.
Erredakzioa
100 gazte inguru atxilotu dituzte Kairon, Sakrifizioaren festaren lehen egunean sexu-jazarpena egotzita Al Ahram egunkariaren arabera.
Iturri honek atxiloketak ostiralean egin zirela gaineratu du, hiriburuko erdigunean.
Bestalde, Gobernua sexu-jazarpen delitua leporatzen dietenei zigorrak handitzeko lege proiektu bat egiten ari dela iragarri du Hisham Qandil Egiptoko lehen ministroak.
Hosni Mubaraken agintaldipean horrelako albisteak ez ziren apenas komunikabideetan agertzen, baina oraingoan, herrialdeko hainbat egunkariren azalean agertu dira.
Arazoa areagotuz joan da eta "Jazarpena ikusi dut" kanpaina jarri dute abian, horrelakorik gertatuz gero salaketa jartzeko. Efe agentziak berretsi duenez, asteburu honetan, sakrifizioaren festa dela eta, hainbat adingabek emakumeei eraso egin diete.