Mundua -
Hot Doc aldizkarikoa
Iruzurtien zerrenda zabaldu zuen kazetari greziarra absolbitu dute
Kostas Vaxevanisek zergen ordainketan iruzurra ustez egin duten hainbat pertsonen zerrenda bat aireratu zuen; ez dute ikerketarik abiatu Vaxevanisen zerrenda argitzeko.
Erredakzioa
Greziako Bankuetan kontuak dituzten hainbat pertsonen zerrenda, eta ustez iruzurra egin dutenak, plazaratu zuen Kostas Vaxevanis Greziako kazetaria absolbitu du Atenasko epaitegi batek, pribatutasun legeak urratu izana baztertuta.
“Auzitegiaren erabakia oso garrantzitsua da, horrela kazetariek euren lana egin ahal izango dute”, epaia ezagutu eta gero kazetariak berak esan duenez.
Vaxevanis igandean atxilotu zuten, Hot Doc aldizkariak (bertan egiten du lan) Grezian dagoen HSBC bakuan kontuak dituzten 2.059 pertsonen zerrenda plazaratu eta gero. Zerrendako pertsonek iruzurra egin omen dute zergak ordaintzean.
Epaiketan, Fiskaltzak zerrendan agertzen diren pertsonak “iraindu izana” leporatu zion Vaxevanisi, eta, esan zuenez, zerrendan agertzen direnak “gurutziltzatu” eta “gizartea Koliseo bihurtzea ez da herrien arazoei konponbidea lortzeko modua”.