Mundua -

Hondamendia

52 hildako Guatemalan, 1976tik izan duten lurrikararik bortitzenean

Beste 22 pertsona desagertuta daude. Richter eskalan 7,2 graduko lurrikara izan da, eta hainbat kalte eragin ditu.

San Markoseko (Guatemala) irudi bat. EFE
Lurrikara izan da Guatemalan
Lurrikara batek 48 hildako eta hainbat zauritu eragin ditu, Guatemalan

00:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 52 pertsona hil, 155 zauritu eta 22 inguru desagertu dira Guatemalan, lurrikara baten ondorioz. Richter eskalan 7,2 graduko astindua izan da, eta ipar-ekialdeko San Markos eskualdeari eragin dio bereziki. Halaber, 1,2 milioik kalteak izan dituzte.

Biktimak San Markosen izan dira, Mexikoren ipar-ekialdea dagoen herrialdean, Otto Perez Guatemalako presidenteak azaldu duenez. Etxebizitzetako hondakinetan harrapatuta hil dira hainbat lagun, eta hildakoen kopuruak gora egin dezake. Eskualde horretako elektrizitate azpiegituran eta komunikazioetan kalte handiak eragin ditu astinduak.

Dirudienez, agintariek oraindik ez dute biktimen eta kalteen inguruko informazio ofizialik. ''Alerta gorria piztu dugu, jarduera publikoak bertan behera geratu dira eta eraikinak husteko agindua eman dugu'', esan du presidenteak.

Alerta gorria herrialde osoan

Antza denez, hildako gehienak jausitako eraikinen azpian harrapatuta geratu dira. "Oso tristea da obra-hondakinen artean senitartekoen bila ikustea", esan du estatuburuak.

1976tik Guatemalan izan den lurrikararik gogorrena da. Orduan Richter eskalan 7,5 graduko dardara izan zuten, eta 200.000 pertsona hil ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea