Mundua -

TXINA

Ustelkeria 'gogor zigortuko' dutela adierazi du Hu Jintaok

Ustelkeriaren kontra ez borrokatzeak, alderdiaren eta estatuaren “erortzea” suposatuko lukeela ohartarazi du Txinako Presidenteak, Hu Jintaok, Alderdi Komunistaren Kongresuaren irekiera diskurtsoan.

Hu Jintao, Txinako presidentea. EFE
Hu Jintao, Txinako presidentea. EFE
Hu Jintao, Txinako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriaren kontra ez borrokatzeak, alderdiaren eta estatuaren “erortzea” suposatuko lukeela ohartarazi du Hu Jintaok, Txinako Presidenteak. Alderdi Komunistaren XVIII. Kongresutik herrialdearen agintari berriak aterako dira. Inkestek diotenaren arabera, herritarrentzat ustelkeria herrialdearen egonkortasun sozialerako mehatxu handiena da. Gobernuak ustelkeria politikoaren borrokan kontrol handiagoa izan beharko lukeela pentsatzen dute txinatarrek.

Ustelkeria delitu larri bat leporatu ondoren (beste zenbait karguen artean) Bo Xilai agintaria bota zuen Txinako Alderdi Komunistak. Gainera, horren emazteari, Neil Heywood enpresari britainiarraren hilketaren erruduna dela leporatu diote.

Txinako Alderdi Komunistaren idazkari orokorra izandakoari, Bo Xilairi,  eta ustelkeriari erreferentzia eginez, “berdin du pertsonaren kargua edo boterea zenbatekoa den, Alderdiaren eta Estatuaren legeak urratuz gero, zigortuta izango da”, adierazi du Hu Jintaok.

Ordu eta erdi iraun du Hu Jintaoren irekiera diskurtsoak. Bertan, herrialdeak orain dituen arazo nagusiak azpimarratu zituen: hiriaren eta nekazal eremuen arteko desoreka ekonomikoa eta ingurumen arazoak, besteak beste.

Horretaz aparte, proposatutako erreformak herrialdearen sistema politikoaren oinarrizko egituran aldaketak suposatuko ez dituela argi utzi du Txinako presidenteak. Txinako Alderdi Komunistaren XVIII.Kongresua azaroaren 14an amaituko da eta Hu Jintaoren agurraren hasiera suposatzen du.

Interneten Hu Jintaoren diskurtsoa kritikatzen duen kritika oro zentsuratu dute Txinan

Herrialdeko sare sozial nagusien blokeoarekin topo egin dute gaur erabiltzaile txinatarrek (adibidez “Weibo” sare sozialarena, Twitteren antzekoa). Hu Jintao eguneko tendentzia izan da sare sozialetan.

Sare sozialetan “18 handia” hitza bilatuz gero, albiste ofizialak irakur ditzakete erabiltzaileek. Gainera, beste erabiltzaileek hitzaldiaren inguruan idatzitako iruzkinak irakurtzeko aukera ez dago. Hala eta guztiz ere, blokeoa ez da pentsatzen zuten behar azkarra izan, eta sare sozialean publikatutako iruzkin negatibo asko zentsuratu aurretik, sareko beste zenbait hedabideek zabaldu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea