Mundua -
Jarrera 'lotsagarria'
CIAko zuzendariak dimisioa eman du, emazteari desleiala izateagatik
Petraeus apirilean izendatu zuten Leon Panetta Defentsako egungo idazkariaren ordez.
Erredakzioa
AEBetako Inteligentzia Agentziako (CIA) zuzendariak, David Petraeus lau izarretako general ohiak, dimisioa eman dio Barack Obama presidenteari, bere emaztea ez den emakume batekin harremanak izan dituela onartuta.
Petraeusen hitzetan, 37 urtez ezkonduta egon ondoren emazteari desleiala izatean "irizpide oso pobrea" eta "portaera onartezina" agertu dituela, "bai senar bésala eta bai CIA bezalako erakunde bateko burua izateko".
Ustez, Petraeusek bere biografoarekin, Paula Broadwellekin, izan du harremana. Egoera FBIk atera zuen argitara, beste pertsona batzuek Petraeusen emailean sartu ziren ala ez ikertzen ari zela.
Petraeusen arabera, Obamak dismisioa onartu du.
Petraeus apirilean izendatu zuten Leon Panetta Defentsako egungo idazkariaren ordez.