Mundua -

Hainbat hildako

6,6 graduko lurrikara batek Birmania erdialdea astindu du

Mandalay, Birmaniako bigarren hiri jendetsuena, izan da kaltetuenetakoa. Thailandiako hiriburuan, Bankoken, ere nabaritu da lurrikara.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 6,6 graduko lurrikara batek Birmania erdialdea astindu du eta hainbat lagun hil eta desagertu dira. Azken informazioen arabera, gutxienez 12 lagun hil eta 24 zauritu dira Birmania iparraldean.

Epizentroa Shwebo hiritik gertu izan da, 10 kilometroko sakontasunean. Mandalay, Birmaniako bigarren hiri jendetsuena, izan da kaltetuenetakoa eta Thailandiako hiriburuan, Bankoken, ere nabaritu da lurrikara.

Irawadi erreka gainean egiten ari ziren zubi bat erori egin da eta poliziak adierazi duenez, bertan lanean ari ziren lau lagun hil dira.

Gutxienez beste bi lagun Kyauk Myaung hirian hil dira, tenplu budista bat erori ostean.

Singgu hirian ere hainbat lagun zauritu dira, Reuters agentziari lekukoek adierazi diotenez.

Lehen lurrikara bertako 07:00ean gertatu da (00.00 GMT) eta 20 minutu geroago, 5.5 graduko bigarren lurrikara bat egon da, Mandalay hiritik 81 kilometrora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea