Mundua -
Adierazpen polemikoak
'Europa islamiartzen ari da mendeetako antisemitismoa zigortzeko'
"Europa bere nortasuna ari da galtzen, ondorioz judutarrak poztu behar dira, hauei egindako mendeetako irainengatik zigorra delako", adierazi du Baruch Efrati errabinoak.
Erredakzioa
"Europa bere nortasuna galtzen eta islamiartzen ari da, ondorioz judutarrak poztu behar dira, mendeetako antisemitismoagatik zigorra delako", adierazi du igande honetan Baruch Efrati errabino ortodoxoak 'Yedioth Aharonoth' Israelgo kazetak jaso duenez.
"Gure semeen, emazteen eta adinekoen milioika heriotza eragiteagatik ez dugu inoiz Europako kristauak barkatuko, ez bakarrik Holokauston eragindakoan, kristau itxurakeriako belaunaldi askotakoetan ere", azpimarratu du Efratik.
"Orain Europa nortasuna galtzen ari da eta ez da Kristautasunaren kutsua duen inor bizirik aterako", adierazi du, "isuritako odola ezin izango dute garbitu".