Mundua -
Ezbeharra
Gutxienez 49 ikasle hil dira tren batek harrapatuta Egipton
Dirudienez, ikasleak zeramatzan autobusak trenbide-pasagunea igaro du eta tren baten aurka egin du talka. Egiptoko Garraio ministroak dimisioa aurkeztu du.
Erredakzioa
Gutxienez 47 ikasle hil dira eta beste 13 oso larri daude zeuden autobusak tren baten aurka talka egin ostean, Kairoko hegoaldean, Egipton, MENA Estatuko albiste-agentziak jakiter eman duenez. Adingabeekin batera, ibilgailuaren gidaria eta umeen zaindariak hil dira.
Garraio Ministerioak azaldu duenez, gidariak ez zuen trenbide-pasagunean autobusa gelditu eta hortik igarotako tren baten aurka egin zuen talka.
Halaber, Garraio ministroak dimisioa aurkeztu du, istripuan izan duen erantzukizun politikoagatik, Mustafa Qanaui Trenbideko Enpresa Nazionaleko buruak ere dimititu ostean.
Trafiko eta tren istripuak ohikoak dira Egipton, ibilgailuak eta errepideak zaharrak direlako edo gidarien zuhurtziagabetasunagatik.
Egipton inoiz izandako istripurik larriena 2002an jazo zen, Kairoko-Luxor ibilbidea egiten zebilen trenean sute bat piztu zenean. Ezbeharra honetan 376 lagun hil ziren.