Mundua -

Pakistanen

Absolbitu egin dute ustez Koraneko zatiak erre zituen haurra

Islamabadeko Epaitegi Nagusiak Poliziaren txostena baztertu du, ustezko delituaren lekukorik ez dagoelako. Haurra leku seguru batean ezkutatuta dago, errepresalien beldur delako.

Protesta ekitaldi bat Korana erretzea salatzeko. Argazkia: EFE
Protesta ekitaldi bat Korana erretzea salatzeko. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Islamabadeko (Pakistan) Auzitegi Nagusiak absolbitu egin du, ustez, Islamari birao egin zion haur pakistandarra, kasuaren gertuko iturriek jakinarazi dutenez. Rimsha Masih haur kristauari Koraneko testu zatiak erretzea egotzi zioten, abuztuan.

Epaitegiak Poliziaren txostena baztertu du, ez baitago ustezko delituaren lekukorik. Poliziak Koraneko testu zatiak zituen hainbat orrialde erretzea egotzi zion adimen urritasuna duen 14 urteko neskatoari.

Sajid Ishaq Pakistango Konfesio arteko Ligako zuzendariak azpimarratu duenez, inoiz ez du horrelako kasu batean epaileak akusatuaren aldeko epaia eman, hain denbora gutxian: "Amaitu da. Justiziak eta egiak irabazi dute".

Haurra hainbat astez kartzelan egon zen, baina kasuak eragin zuen eztabaidak bultzatuta, baldintzapean aske utzi zuten, irailean.

Geroztik, Rimsha eta bere familia toki seguru batean ezkutatuta daude, errepresalien beldur. “Segurtasun indarrek bera babesten jarraitzen dute, eta orain bizileku berri bat aurkitu diote, ezin baitu betiko etxera itzuli”, gaineratu du Ishaqek-

Birao egitea delitu larria da Pakistanen, eta heriotza zigorra ezarrita zigor daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea