Mundua -

Daca hirian

120 hildako ehun-lantegi batean izandako sutean, Bangladeshen

"Litekeena da hildakoen kopuruak gora egitea", adierazi dute suhiltzaileek. Sugarrak arin zabaldu dira, langileak harrapatu dituzte eta 9 solairuko eraikina erraustu dute.

Suteak eraikin osoa erraustu du. Argazkia: EFE
Suteak eraikin osoa erraustu du. Argazkia: EFE
Suteak eraikin osoa erraustu du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 120 lagun hil dira ehun-lantegi batean Dacan, Bangladesheko hiriburuan, suhiltzaile zerbitzuko bozeramaile batek jakitera eman duenez. "Goizean 120 hilotza berreskuratu ditugu eta litekeena da hildako gehiago egotea", aitortu du Abu Nayim Mohamad Shahidula Suhiltzaileen zuzendariak.

Sugarrak arin zabaldu dira. Larunbateko azken orduan piztutako suteak langileak barnean harrapatu ditu eta 9 solairuko eraikina erraustu du.

Agintariak sutearen jatorria ari dira ikertzen, Badrul Alam Udaltzaingoko buruak azaldu duenez. Tokiko komunikabideek esan dutenez, baliteke lantegiaren barnean 300 bat zauritu egotea.

Bizirik atera den lagun batek salatu duenez, suhiltzaileak ordu erdi beranduago heldu dira lantegira. Langileak sugarrak itzaltzen saiatu dira baina ez dute lortu. Halaber, iturri berdinak esan duenez, suhiltzaileek ez dute sute honi aurre egiteko bitarteko nahikorik.

4.500 ehun-lantegi daude Bangladeshen, Tesco, Wal-Mart, H&M, Marks & Spencer, Kohl's eta Carrefour nazioarteko enpresentzat lan egiten dutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea