Mundua -

Durangokoa da

Euskal enpresa batek Irango programa nunklearrarekin kolaboratu du

Konpainiak makinak igorri ditu Teheranera, NBEk herrialdeari ezarritako blokeoa urratuta.

Mahmud Ahmadineyad Irango presidentea. EFE
Mahmud Ahmadineyad Irango presidentea. EFE
Mahmud Ahmadineyad Irango presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Zerga Agentziak ustezko kontrabando sare bat desegin du Bizkaian, erakundeak berak jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, sare horretako kideek makinak igortzen zituzten Irango programa nuklearrerako, Durangoko enpresa batetik, NBEko Segurtasun Kontseiluak herrialde horri ezarritako blokeoa urratuta.

Zerga Agentziaren esanetan, kontrabando sareko ustezko kideek sei urte arteko espetxe zigorra eta sei milioi euro arteko isuna jaso dezakete.

Erakundeak ez du zehaztu zein den nahasita dagoen enpresa, baina egoitza Durangon duela aipatu du.

Konpainia horrek kontrabandoa estaltzeko helburuz sortutako beste enpresa baten bitartez egiten zion salmenta Irani. Hori horrela, Durangoko enpresak Istanbulera (Turkia) igortzen zuen materiala, eta bertatik Teheranera bideratzen zuten.

Urte hasieran, Espainiako Zerga Agentziak jarduera susmagarriak atzeman zituen Durangoko enpresan. 2009. urteko irailean, agintariek ukatu egin zioten Irani hainbat makina saltzeko baimena, programa nuklearrerako izan zitezkeela argudiatuta.

Horren ostean, euskal enpresak kontrolak saihesteko estrategia bat diseinatu zuen Irango konpainia batekin.

Durangoko enpresak makinak Istanbulentzat zirela esaten zien Espainiako mugazainei. "Baina errealitatea zeharo ezberdina zen, makinak Teheranera igortzen baitzituzten Istanbuletik", Zerga Agentziak gaineratu duenez.

Hilaren 13an, mugazainek Durangoko enpresa miatu eta hainbat material atzeman zuten.

HAINBAT LEGE URRATU DITUZTE

Zerga Agentziak azaldu duenez, konpainiak Espainiaren eta Europar Batasunaren kanpo merkataritzari eta defentsa materialaren salmentari buruzko hainbat lege urratu ditu.

Gainera, nazioartean bakea, egonkortasuna eta segurtasuna sustatzeko Espainiak hartutako konpromisoak haustea egotzi dio.

Suntsipen handiko armak ugaltzeko araudia ere urratu duela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea