Mundua -
Gertaera
14 pertsona hil dira sute bategatik urrituen tailer batean, Alemanian
Halaber, beste zazpi pertsona zauritu dira, eta ez dute baztertu beste biktimarik egon daitekeen, eraikuntzaren barruan sugarrengatik harrapatuta.
Erredakzioa
Gutxienez 14 pertsona zauritu dira urrituek lan egiten duten tailer batean, Titisee-Neustadt hirian, Alemanian, Poliziak komunikabideei jakitera eman dienez.
Halaber, beste zazpi pertsona zauritu dira, eta ez dute baztertu beste biktimarik egon daitekeen, eraikuntzaren barruan sugarrengatik harrapatuta.
Oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik piztu da sutea, urritu psikikoentzako eta fisikoentzako Caritasek antolatutako tailer batean. Dirudienez, 120 pertsonek egiten dute lan bertan, baina sutea izan den unean 50 zeudela esan dute suhiltzaileek.
Sutea izan den lekuan, Selva Negra eskualdetan eta Baden-Wurttemberg estatuan, suhiltzaile eta mediku asko bildu dira, sugarrak itzaltzen saiatzeko eta zaurituak artatzeko.
Suhiltzaileen azkartasunari esker, urritu eta tailerreko langile asko salbatu ahal izan dituzte, ke askoren artean.
“Arrazionalki erreakzionatzen ez duten pertsonekin lan egin behar izan dugu”, esan du suhiltzaileetako bozeramaile batek, erreskate-operazioaren zailtasuna azaltzeko.