Mundua -
1906tik ez zuten kentzen
Lau polizia zaurituta Irlandan Britainiako bandera kentzen ari zirela
Unionismoaren alde eta Britainia Handiko bandera kentzearen kontra zegoen pertsona talde batek botila eta harriekin eraso egin die agenteei.
Erredakzioa
Lau polizia zauritu dira bart Carrickfergus herrian, Ipar Irlandan, Belfasteko udaletxean Britainia Handiko bandera kentzearen kontrako talde bate istiluak eragin ostean, Gobernuko zenbait iturrik jakinarazi dutenez.
Istiluak izan diren bigarren gauean, unionismoaren (lurralde hori Britainia Handiaren parte izatearen alde daude) aldeko 1.500 pertsona inguruk osatutako talde batek Ipar Irlandako Poliziako zenbait agenteri eraso egin zien harri eta botilak jaurtiz.
Horrela adierazi zuen talde horrek Ipar Irlandako hiriburuaren Udalak hartutako erabakiaren kontra dagoela; izan ere, aurreko astelehean erabaki zuen udalbatzak bandera britainiarra kentzea, 1906. urtetik lehenengoz.
Zinegotzien 29 aldeko boz eta kontrako 21 jaso zituen Aliantza sinesmen anitzeko, katolikoak eta protestanteak batzen ditu, alderdiaren mozioak. Neurriaren ostean, bandera egun jakin batzuetan baino ez da jarriko udaletxean, Gobernuko beste hainbat eraikinetan eta Stormont gaztelua Batzar autonomoaren egoitzan gertatzen den bezela.