Mundua -
Bi urteko zigorra dauka
Pussy Rioteko kide bat zigor-gelan sartu dute, berandu jaikitzeagatik
"Aliójina presoa berriro hezitzeko lanari ekin diogu, taldera hobeto egokitzeko", azaldu du Errusiako kartzela-zerbitzuen bozeramaile batek.
Erredakzioa
Maria Aliójina, Pussy Riot punk musika talde errusiarreko kidea zigor-gela batera eraman dute, hezitzeko. Taldeko hiru kide kartzelan dira bi urteko zigorra betetzen Moskuko katedralean Putinen kontra egindako ekimenagatik.
"Aliójina presoa berriro hezitzeko lanari ekin diogu, taldera hobeto egokitzeko", azaldu du Errusiako kartzela-zerbitzuen bozeramaile batek.
Informazioaren arabera, "neskaren talde berrian giro psikologiko normala dago, baina bera leku seguru batera eraman dugu, zigor-gela batera.
Aliojinak 24 urte ditu eta duela astebete 20 minutu berandu jaikitzeagatik zigortu zuten.
Presoak jantzigintza ikastaroa hasi du 32. kartzelako tailerrean, eta zigorra kentzeko aukera dauka, egindako lanaren truke.