Mundua -
Polemika
Kate Middletonen erizainari iruzur egin zion irratsaioa kendu dute
Emakumea irrati-kate baten txantxa baten biktima izan zen atzo. Isabel II.aren eta Charles printzearen paperak egiten zituzten bi esatarik deitu zioten eta erizainak sinetsi egin zien.
Erredakzioa
2Day FM irrati kateak Kate Middletonen erizainari telefonoz iruzurra egin zion irratsaioa behin-behinekoz kentzea erabaki du. Mel Greigek eta Michael Christianek aurkeztutako saiotik ospitalera deitu zuten Elizabeth erregina eta Charles printzea zirela esanda, Middletonen osasun egoerari buruz galdezka.
Halaber, asteburuan ez dute iragarkirik emango, gertatutakoaren ostean iragarkiak jartzen dituzten enpresei errespetua agertzeko.
Bestalde, Rhys Holleran Austereo enpesako presidentea eta irrati kateko jabeak esan du gertatutakoa "tragedia handia" izan dela eta "oso hunkituta" daudela, baina ez dutela legez kanpoko ezer ere egin. Adierazpenak The Australian egunkariari egin dizkio.
Herotza ez da "susmaharria"
Cambridgeko dukea King Edward VII ospitalean ingresatu zuten aurreko astelehenean haurdunaldiak eragindako zorabioengatik, eta bertan egiten zuen lan hil den erizainak. Gainera, irratiko bi esatarik txantxa bat egin zioten, Isabel II.a erregina eta Charles printzea zirelakoan galderak egin zizkioten, eta honek erantzun egin zien, haiek zirela sinetsita.
Poliziak ez du jakinarazi erizaina nola hil den edo zerk eragin duen heriotza, baina argi adierazi du heriotza ez dela egoera "susmagarrian" gertatu.
William eta Kate Cambridgeko dukeek "atsekabea" agertu dute albistearen berri izan dutenean.